Couscous!
EGUNA: Astelehena, abenduak 27.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako.
Tailer honetan Ipar Afrikako sukaldaritzan barneratuko gara Ataunen bizi den Khadija Challik etxekoandre marokoarraren eskutik.
Khadija-k bere sorterriko plater ospetsuenetako bat egiten irakatsiko digu: cous-cous izenekoa. Funtsean, gariaren semola egosia da eta hainbat barazki eta haragirekin prestatzen du. Bestelako janariei laguntzeko ere balio du.
Denok batera prestatuko dugu plater hau eta tailerrera etorriko zaretenak janariarentzako ontziak ekartzen badituzue, amaieran bakoitzak etxera eraman ahal izango du zati bana.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.