Landa eremuko laborategi digital mugikorra, edozeinek ia edozer egin dezan.
-
Ibiltaria.
Herriz herri ibiliko den gurpil gaineko laborategi honek era guztietako tresneria jartzen du herritarren eskura, bereziki fabrikazio digitaleko teknologiak: 3D inprimagailuak, laserraz moztu edo grabatzeko makina, CNC fresagailua eta abar luze bat.
-
Jarduerak.
Ikastaroak, tailerrak, auzolanak, … hainbat jarduera antolatuko dira herritarrek ikasi eta gozatu dezaten. Heldu eta haurrentzat, bertako nahiz kanpotar, eta debalde. Edozein gertura daiteke fabrikazio teknologia berrietara.
-
Egin zeurekasa.
Tokian tokiko egutegi eta ordutegian, edozein gerturatu ahal izango da debalde eta teknikarien laguntzarekin norbere proiektuak gauzatzeko. Tresnen erabilera debalde da, materiala zeure kontu.