Egurrezko seinaleak
EGUNA: Larunbata, irailak 4
ORDUA: 10:00etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu + hamaiketakoa).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretiko ezagutzarik behar.
Ikastaro honetan etxe, txoko, bide eta antzekoak izendatzeko kartel edo rotulu bat egingo dugu CNC fresagailu bat erabiliz.
CNC edo “ordenagailu bidezko kontrol numerikoa” erabiltzen duten fresagailuek edozein letra edota irudi egurrean era zehatzean grabatzea ahalbidetzen digute.
Ikastaro honetan Shaper Origin izeneko eskuko CNC fresatzailea erabiliko dugu, besteak beste, altzari piezak fabrikatzeko erabiltzen duguna. Makina hau maiz erabiltzen da hainbat material moztu, higatu edo grabatzeko, baita moldeak egiteko ere.
Ikastaroa amaitzean, bakoitzak kontratxapaduan egindako pieza bana eramango du etxera, nahi duen textuarekin.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.