ASTEKLIMA: Eguzki sukaldea

 

EGUNA: Igandea, urriak 2
ORDUA: ikusgai 11:30etatik aurrera, eguerdian hamaiketakoa.
NORENTZAKO: Edozeinentzako.

 

Energia iturri berriztagarrien artean, eguzti energia da gehien aipatzen denetariko bat. Mugagabea da, datozen milaka milioi urte batzuetarako behintzat, gainera debaldekoa eta kutsadurarik gabe erabiltzeko era asko daude.

Energia iturri hau erabiltzeko hainbat era daude: eguzkiaren argia elektrizitate bihurtzen duten plaka fotovoltaikoak, etxerako ur beroa sortzeko plakak, ... eta saio hontan era dibertigarri eta errazean funtzionamenduan ikusiko duguna: eguzkiaren argia eta beroa janaria prestatzeko erabiltzen duena.

Horretarako, Josu Alzueta Lizoain iruñarrak martxan jarriko duen eguzki sukaldea funtzionamenduan egongo da goizeko 11:30etatik aurrera. Eta 13:00etan mokadutxoa eskainiko zaie bertan daudenei.

Ez da aurrez izena eman behar.

Jarduera hau ASTEKLIMA, Klima eta Energiaren Astearen aurtengo edizioaren barruan antolatuko da, Ataungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

 
 

Argazkia: Tabakalera (HorKonpon)

Previous
Previous

Hor Konpon! DIY konponketa tailerra

Next
Next

ASTEKLIMA: Egin zeure sorgailu elektrikoa