Oinarrizkoak: CNC fresagailua

 

EGUNA: Osteguna, azaroak 25.
ORDUA: 18:00etatik 19:30etara (iraupena: 90 minutu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Lurlab landa eremuko makerspaceko tresnen oinarrizko funtzionamendua eta erabilerari buruzko sarrera tailer batzuk proposatzen ditugu, CNC fresatzeko makina erabiliz ebaketa eta fresatzeko sarrera tailer batekin jarraituz.

CNC edo ordenagailu bidezko kontrol numerikodun makinek diseinu bat ordenagailutik errealitatera eramatea errazten dute, era zehatz batean. Adibidez, hiru ardatzetan (XYZ) aldi berean aldez aurretik zehaztutako hiru dimentsiotako ibilbideak gauzatzeko gai diren makinak dira. CAD programa batek sortutako 2D diseinu edo 3D eredu batetik abiatuta, fresatzeko edo ebakitzeko tresnak jarraitu beharreko ibilbidea sortzen dugu.

Makina hau maiz erabiltzen da hainbat material (egurra, plastikoa, etab.) moztu, higatu edo grabatzeko. Moldeak egiteko ere erabil daiteke.

Lurlab-en eskuko fresatzeko makina bat dugu (Shaper Origin), eta, besteak beste, altzari piezak fabrikatzeko erabiltzen dugu.

Nola funtzionatzen duen interesatzen bazaizu, eta tresna honi lotutako fabrikazio tekniken inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, parte hartu gure CNC fresaketari buruzko oinarrizko tailerrean.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Hor Konpon! DIY konponketa tailerra

Next
Next

Oinarrizkoak: 3D inprimagailua