Oinarrizkoak: CNC fresagailua

 

EGUNA: Osteguna, otsailak 24.
ORDUA: 18:30etatik 20:00etara (iraupena: 90 minutu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

LURLAB-en erabiltzeko moduan dauzkagun tresnen artean, fabrikazio digitaleko tresnak dira berezienak. Tresna hauek ordenagailu bidez egindako diseinu bat euskarri fisikoan gauzatzeko aukera ematen digute.

CNC edo ordenagailu bidezko kontrol numerikodun makinek diseinu bat ordenagailutik errealitatera eramatea errazten dute, era zehatz batean. Adibidez, hiru ardatzetan (XYZ) aldi berean aldez aurretik zehaztutako hiru dimentsiotako ibilbideak gauzatzeko gai diren makinak dira. CAD programa batek sortutako 2D diseinu edo 3D eredu batetik abiatuta, fresatzeko edo ebakitzeko tresnak jarraitu beharreko ibilbidea sortzen dugu.

Makina hau maiz erabiltzen da hainbat material (egurra, plastikoa, etab.) moztu, higatu edo grabatzeko. Moldeak egiteko ere erabil daiteke. Guk, besteak beste, altzari piezak fabrikatzeko erabiltzen ditugu.

LURLAB-en eskuzko CNC fresagailua (Shaper Origin) erabili ohi izan dugu. Orain, mahaieko fresagailua (Yeti tools) ere badaukagu, eta makinaren inguruan jakin beharreko guztia zuenganatzeko prest gaude.

Makina honen funtzionamendu praktikoa ikusteko, Iñigo Jimenez Lasheras arkitekto donostiarrak, berak moldatutako eserleku baten diseinua gauzatuko dugu fresagailuarekin denon artean.

Nola funtzionatzen duen interesatzen bazaizu, eta tresna honi lotutako fabrikazio tekniken inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, parte hartu gure CNC fresaketari buruzko oinarrizko tailerrean.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Hor Konpon! DIY konponketa tailerra

Next
Next

Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina