Sortu zure elektrizitatea

 

EGUNA: Larunbata, Otsailak 12.
ORDUA: 10:30etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Etxean edo etxetik kanpo arrabolan egindako ariketa fisikoa aprobetxatuz edo errekaren indarra aprobetxatuz elektrizitatea nola sortzen den azaltzera datoz Iruñeako Geltoki ekimeneko lagunak.

Autokontsumorako proiektuaren helburua honakoa da: eskura ditugun materialarekin eta bihurgailu bat erabilita, norberak bere elektrizitatea sortzeko dituen aukerak ikustea. Ondoren, guk sortutako elektrizitate hori, gure autokontsumorako edo sare elektrikoari energia injektatuz erabili dezakegu. Sortutako energia hori gordetzeko bateriak ere erabil ditzakegu, ondoren autokonsumorako erabiltzeko.

Jarduera honetan, autokontsumorako erabili daitezken elektrizitate sorgailu ezberdinak ikustearekin batera, elektrizitate sorgailu bat egingo dugu.

Zure erabilerarako elektrizitate sorgailu bat egiteko interesa badaukazu, etorri zaitez jarduera honetara.

 

Argazkia: Energia gara nafarroa (Autoconsumo en bicicleta)

Previous
Previous

Oinarrizkoak: 3D inprimagailua

Next
Next

Kamixetak, zure erara (haurrekin)