Sukaldaritza: Gua Bao!
EGUNA: Larunbata, apirilak 9.
ORDUA: 11etatik 13etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Apetitu ona daukan edozeinentzako.
Tailer honetan Asiako sukaldaritzan barneratuko gara Donostian bizi den Varsha Lai diseinatzaile taiwandarraren eskutik. Varsha-k bere sorterriko plater esanguratsuenetako bat egiten irakatsiko digu: guabao izenekoa.
Funtsean, guabao (割包, guàbāo, moztutako ogia) otarteko antzeko bat da. Ogia, ordea, gurean egin ohi dugun ez bezala lurrunetan egosten da. Betetzeko, haragi gisatua (normalean txerria) eta hainbat osagarri (barazkiak, fruitu lehorrak, eta abar) erabili ohi dira.
Guabao hauek kaleko janari edo street food asiarraren adibide bat dira eta jatorria Txinan badute ere gaur egun beste herrialde batzuetan ere ezagunak dira: Singapur, Malasia, Japonia eta, batez ere, Taiwanen.
Ikastarora etortzen direnek egindakoa bertan dastatu ahal izango dute hamaiketako gisa. Ez dago ezer ekarri beharrik.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.