Oinarrizkoak: 3D inprimagailua

 

EGUNA: Ostirala, abenduak 1
ORDUA: 18:00etatik 20:00 (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Ataun (San Gregorioko Bikario Etxea)
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Fabrikazio digitalaren ikono eta paradigma den makina hau Makerspace guztietan aurki dezakegu. Hiru dimentsiotako diseinu bat era azkar, erraz eta merkean gauza batean bihurtzeko gai da.

Oinarrizko ikastaro honetan zehar gai hauek jorratuko ditugu: 3D inprimaketaren jatorria, zer den eta nortzuk osatzen duten Maker komunitatea, fabrikazio gehigarria, merkatuan dauden materialen eta objektuen barietatea eta ezaugarriak, modelatzeko eta diseinatzeko dauden softwareak… 3D eredu bat lortzeko modu desberdinak ikusiko ditugu, diseinuak nola bihurtu eta adibide batzuk ere inprimatuko ditugu.

Ariketa praktiko bat ere egingo dugu gure 3D inprimagailuekin objektuak inprimatuz. Osagai desberdinak ezagutu ahal izango dituzu eta 3D inprimaketaren prozesuaren lekuko izango zara, urratsez urrats.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Eguberritako apaingarriak

Next
Next

LAKTO fermentazioa