JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Usainen memoria 2
Tailer hau partaideek usainen eta memoriaren artean dagoen harremana deskubritzeko pentsatuta dago, azkenik memoria honi artearen bidez adierazpena emateko.
Usainen memoria 1
Tailer hau partaideek usainen eta memoriaren artean dagoen harremana deskubritzeko pentsatuta dago, azkenik memoria honi artearen bidez adierazpena emateko.
Montessori dorrea
Ikastaro hontan haurrentzako tronu edo dorre antzeko altzari bat egingo dugu, CNC fresagailua erabiliz. Gurasoek edo beste edozeinek teknika hauen abantailak eta aukerak ikasteko helburuarekin.
Oinarrizkoak: 3D inprimagailua
Oinarrizko ikastaro honetan zehar 3D inprimaketaren funtsak ikusiko ditugu: zer den, zertarako balio duen eta nola diseinatu eta inprimatu dezakegun objetu sinple bat.
LAKTO fermentazioa
Har ezazu parte LURLAB Ataunen egingo dugun lakto-fermentazio tailerrean. Esperientzia paregabea da, eta bertan ikasi eta partekatu egingo duzu ingurune komunitario batean elikagaiak kontserbatzeko artea.
CNC altzarigintza
LURLAB Ataunen tailer honetan, CNC fresatzeko makina bat erabiliko dugu diseinu digitalak zurezko altzari bihurtzeko. Parte-hartzaileek fabrikazio-teknika honen teoria eta praktika ikasiko dute, aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe.
Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina
Oinarrizko ikastaro honetan zehar laserraz ebakitzeko makinaren funtsak ikusiko ditugu: zertarako balio duen, zer egin daiteken eta nola diseinatu dezakegun ideia sinple bat.
Fermentazioa, BIZIOA!
Janariaren soberakinak murrizteko kontserbazio metodoak ikasiko ditugu, konkretuki, edari fermentatuak egiteko.
OpenPress estanpazioa
Bi aste lehenago papera egin ondoren, tailer honetan 6 eta 16 urte arteko haurrek, hauetan irudiak estanpatzen ikasiko dute.
Paperetik paperera!
Paperetik paperera tailer hontan, 6 eta 16 urte bitarteko umeek ikasiko dute birziklatzearen garrantzia, eta giro sortzaile eta seguru batean dibertituko dira.
3D + gailetak! (haurrentzako)
Haurrentzako ikastaro hontan aurretik 3D inprimagailuarekin egindako moldeekin forma desberdinetako gailetak egingo ditugu.
Margotu zure erropa!
Ikastaro hontan stencil edo plantillak erabiliz erropa zaharrak margoekin zaharberritzen ikasiko dugu. Haur nahiz helduak, denak izango dira ongietorriak.
Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina
Oinarrizko ikastaro honetan zehar laserraz ebakitzeko makinaren funtsak ikusiko ditugu: zertarako balio duen, zer egin daiteken eta nola diseinatu dezakegun ideia sinple bat.
Hor Konpon! DIY konponketa tailerra
HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da.