Lanparametrikoak

 

EGUNA: Larunbata, urriak 5
ORDUA: 11:00etatik 13:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: Helduak (16 urtetik aurrera)

 

Diseinu parametrikoa formak sortzeko modu aurreratu bat da, non parametroak aldatuz objektu bakarrak eta pertsonalizatuak sor daitezkeen. Tailer honetan, Rhinoceros 3D eta Grasshopper tresnak erabiliko ditugu, eta parte-hartzaile bakoitzak bere gustuko parametroak aldatu ahal izango ditu, lámpara pertsonalizatu bat sortzeko. Tailerra hasiberrientzat da, eta diseinuak 3D inprimagailuekin inprimatuko dira astean zehar.

Zer da diseinu parametrikoa?

Diseinu parametrikoa formak (adibidez, 3D objektuak) sortzeko metodo bat da, non parametroak aldatuz geometria desberdinak sor daitezkeen. Gure kasuan, Rhino 3D eta Grasshopper softwareak elkarlanean aritzen dira: Grasshopper-en parametroak konfiguratu eta Rhino-k objektuak eraikitzen ditu. Metodo honek aukera ematen du objektuak modu azkar eta malguan sortzeko, eta hasiera batean zaila dirudien arren, tailer honetan ikusiko dugu nola aldaketa txiki batzuekin emaitza harrigarriak lor daitezkeen.

Tailer honetan ez dugu software hauen erabilera sakonki landuko, baizik eta ikuspegi praktiko batetik ikusiko dugu nola sortu ahal diren diseinuak, adibidez, argiztapen-lámparak, aldez aurretik diseinu esperientziarik izan gabe.

Zer egingo dugu tailerrean?

Lehenik, Rhinoceros 3D eta Grasshopper softwareen oinarrizko kontzeptuak erakutsiko dizkizuegu. Pantaila batean adibide bat erakutsiko dugu, non diseño bat osatzen joango garen parametroak aldatu ahala. Erakutsiko dugu nola aldatzen diren objektuaren forma, tamaina eta ereduak parametroen arabera.

Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bere parametroak aukeratuko ditu: altuera, diametroa, eredua eta beste hainbat aukera. Aldaketa horien bidez, pertsona bakoitzak bere lámpara pertsonalizatua sortuko du, eta diseinu hauek astean zehar inprimatuko ditugu gure 3D inprimagailuekin.

Ariketa praktiko bat ere egingo dugu gure 3D inprimagailuekin objektuak inprimatuz. Osagai desberdinak ezagutu ahal izango dituzu eta 3D inprimaketaren prozesuaren lekuko izango zara, urratsez urrats. Bakoitzak diseinatutako lanpara, 3Dn inprimatzeko egun batzuk emanda, etxera eraman ahal izango du.

Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!

Next
Next

Oinarrizkoak: 3D inprimagailua