JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Lanparametrikoak
Diseinu parametrikoa formak sortzeko modu aurreratu bat da, non parametroak aldatuz objektu bakarrak eta pertsonalizatuak sor daitezkeen. Tailer honetan, Rhinoceros 3D eta Grasshopper tresnak erabiliko ditugu, eta parte-hartzaile bakoitzak bere gustuko parametroak aldatu ahal izango ditu, lámpara pertsonalizatu bat sortzeko. Tailerra hasiberrientzat da, eta diseinuak 3D inprimagailuekin inprimatuko dira astean zehar.
Oinarrizkoak: 3D inprimagailua
Makerspace-etan ezinbestekoa den fabrikazio digitalaren ikonoa, 3D inprimagailua, edozein diseinu hiru dimentsiotako objektu bihurtzeko gai da modu azkar, erraz eta merkean. Ikastaro honetan, 3D inprimaketaren oinarriak ezagutuko dituzu eta lehenengo urratsak emateko aukera izango duzu.
Dekorazio biniloak
Egin bat gure familia-tailerrarekin eta han ikasiko duzu gure ebaketa-plotterra erabiltzen binilo apaingarri pertsonalizatuak sortzeko. Helduentzat eta 6 urtetik gorako haurrentzat aproposa den tailer hau aukera ezin hobea da zure sormena aztertzeko eta zeure sorkuntzak etxera eramateko.
Oinarrizkoak: CNC fresagailua
Oinarrizko ikastaro honetan zehar CNC fresagailuaren funtsak ikusiko ditugu: zer den, zertarako balio duen eta nola diseinatu eta fresatu dezakegun ideia sinple bat.
Hidroponiaren oinarriak
Lurrik erabili gabe landareak hazteko teknika da hidroponia. Tailer hontan, baratze hidroponiko bat sortuko dugu, Errotatxon geratuko den altzari forman, teknologia honi buruz ikasteko aitzakia bezala.
Gure eguneroko ogia
Lazkaoko OREKA okindegiko okina den Julen Irurzun-ek gidatuta, tailer honetan ikasiko ahal izango duzu egunero erosi eta kontsumitzen dugun produktu hontaz jakin nahi duzun guztia.
Errota eguna
Urtero bezala, aurtengo maiatzean ere Gipuzkoko Erroten Eguna ospatuko da. LURLAB Mutiloa dagoen eraikina ur-errota bat izanda, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeak ur erroten mundu zoragarrian murgiltzera gonbidatu nahi ditugu.
Eguberritako apaingarriak
Laserraz ebaki eta eskuz margotuta, eguberritako apaingarriak egingo ditugu umeentzako tailer hontan.
LAKTO fermentazioa
Har ezazu parte LURLAB Mutiloan egingo dugun lakto-fermentazio tailerrean. Esperientzia paregabea da, eta bertan ikasi eta partekatu egingo duzu ingurune komunitario batean elikagaiak kontserbatzeko artea.