Kautxozko zigiluak
EGUNA: Ostirala, abenduak 6
ORDUA: 17:00etatik 19:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: Familia guztiarentzako (12 urtetik aurrera)
Tailer honetan, familian elkartuko gara norberak bere zigilu pertsonalizatua sortzeko. Egin zure marrazkia paperean rotulagailuekin, eta gero, gure CO2 laser makina berria erabiliaz, marrazkia kautxoan grabatu eta moztuko dugu. Etxera eramango duzu zure zigilu pertsonalizatua, marrazkiak errealitate bihurtuta!
Zer erabiliko dugu tailerrean?
Tailer honetan CO2 laserraz grabatzen eta mozten duen makina bat erabiliko dugu, material desberdinak (kautxoa, kartoia, egurra, akrilikoa, …) grabatzeko eta mozteko gai dena. Laser honek bero intentsiboa sortzen du, materiala zehaztasunez moztu edo grabatzeko, luma bat bezain finak diren lerroak eginez. Honek aukera ematen du diseinu konplexuak gauzatzeko, inongo kontaktu fisikorik gabe eta zehaztasun handiz. Makina honek oso erabilera anitza dauka eta gure FABLABean maiz erabiltzen da proiektu pertsonalizatuak sortzeko.
Zer egingo dugu tailerrean?
Bakoitzak nahi duena paperean marrazten hasiko gara, norberak bere irudimena erabiliz diseinu bakarrak sortzeko. Ondoren, marrazkiak eskaner bidez digitalizatuko ditugu eta CO2 laserra erabiliz, zigilu pertsonalizatuak egingo ditugu cauchoan. Bukaeran, bakoitzak bere zigilua etxera eramango du, marrazki pertsonala zigilu bihurtuta!
Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!