Sukaldeko taulak

 

EGUNA: Ostirala, otsailak 28
ORDUA: 17:00etatik 19:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Ataun (San Gregorioko bikarioetxean)
NORENTZAKO: Helduentzako (16 urtetik aurrera)

 

Tailer honetan zure sukaldeko ebakitzeko taula pertsonalizatua sortuko duzu, forma ezberdinetako plantillak erabiliaz. Ez da aurretiko esperientziarik behar eta prozesu osoa ikasiko duzu: fresadora edo laser makina erabiliaz plantillak sortu, zurezko taulak inguratzeko zerrarekin moztu eta fresa kopiatzaile batekin forma zehatzak lortzeraino.

Zer erabiliko dugu tailerrean?

Tailer honetan fresa kopiatzaile bat erabiliko dugu. Honek aukera ematen digu forma zehatzak erreproduzitzeko, aurrez sortutako plantillen bidez. Lehenik, fresadora edo laser makina erabiliz forma ezberdinetako plantillak sortuko ditugu. Ondoren, formak markatuko ditugu zurezko taulan, eta inguratzeko zerra erabiliz moztuko ditugu, marjina utziz. Azkenik, fresa kopiatzailearekin plantillaren forma kopiatuko dugu, ebakitzeko taula perfektua lortuz.

Makina hauek oso erabilgarriak dira egurraren lanketan, eta zure proiektuak modu zehatz eta garbian amaitzeko aukera ematen dute.

Zer egingo dugu tailerrean?

Tailer honetan, lehenik eta behin, fresadora edo laser makina erabiliz plantillak sortuko ditugu, forma ezberdinak lortzeko. Plantillak sortu ondoren, horiek erabiliko ditugu gure zurezko taulak markatzeko. Inguratzeko zerra erabiliko dugu formak modu zabalean mozteko, marjina utzita. Azkenik, fresa kopiatzaile bat erabiliko dugu plantillaren forma zehazki kopiatzeko eta gure ebakitzeko taula pertsonalizatua osatzeko.

Tailerra edozein heldurentzat pentsatuta dago, eta ez da inolako aurretiko esperientziarik behar. Amaieran, bakoitzak bere sukaldeko taula pertsonalizatua etxera eramango du.

Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!

Next
Next

Lanparametrikoak