JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Sukaldeko taulak
Tailer honetan zure sukaldeko ebakitzeko taula pertsonalizatua sortuko duzu, forma ezberdinetako plantillak erabiliaz. Ez da aurretiko esperientziarik behar eta prozesu osoa ikasiko duzu: fresadora edo laser makina erabiliaz plantillak sortu, zurezko taulak inguratzeko zerrarekin moztu eta fresa kopiatzaile batekin forma zehatzak lortzeraino.
Lanparametrikoak
Diseinu parametrikoa formak sortzeko modu aurreratu bat da, non parametroak aldatuz objektu bakarrak eta pertsonalizatuak sor daitezkeen. Tailer honetan, Rhinoceros 3D eta Grasshopper tresnak erabiliko ditugu, eta parte-hartzaile bakoitzak bere gustuko parametroak aldatu ahal izango ditu, lámpara pertsonalizatu bat sortzeko. Tailerra hasiberrientzat da, eta diseinuak 3D inprimagailuekin inprimatuko dira astean zehar.
Oinarrizkoak: 3D inprimaketa
3D inprimaketa fabrikazio digitalaren ikono eta paradigma nagusietako bat da. Teknologia honi esker, nahi dugun diseinu bat errealitate bihurtzea posible da, modu azkar, erraz eta eskuragarrian. Tailer honetan 3D inprimaketaren funtsezko kontzeptuak ezagutuko ditugu, eta diseinu bat nola prestatu eta inprimagailurako nola egokitu ikasiko dugu.
JPG (Jenero Parregarri Gozoa)
Urte-amaiera ospatzeko sukaldaritzaren inguruko jarduera bat proposatzen dizuegu: hamaiketako/tailer batean, gure ezagutza xumea partekatuz, elkarrekin janaria prestatu eta dastatuko dugu. Eguberri jaiegunak ospatzeko eta komunitate gisa urte bikain bat ixteko aukera ederra!
Abenduko egutegiak
Tailer honetan, zure Abendualdiko Egutegia (“Advent Calendar”) sortuko duzu gure CO2 laser makina erabiliz. Etxean zerorrek egindako Gabonetako hilabetea ospatzeko egutegi bat izango duzu, egun bakoitzean sorpresa bat gordetzeko prest!
Dekorazio biniloak
Egin bat gure familia-tailerrarekin eta han ikasiko duzu gure ebaketa-plotterra erabiltzen binilo apaingarri pertsonalizatuak sortzeko. Helduentzat eta 6 urtetik gorako haurrentzat aproposa den tailer hau aukera ezin hobea da zure sormena aztertzeko eta zeure sorkuntzak etxera eramateko.