ASTEKLIMA: Bizigreta!
EGUNA: Larunbata, urriak 1.
ORDUA: 10:30etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako.
Tailer honen helburua plastikoa birziklatzeak dituen abantaila eta goraberak bertatik bertara erakustea da.
Hasieran, gure inguruan dauden plastiko mota desberdinak nola identifikatzen diren ikasiko dugu, sailkapen eta garbiketarekin jarraituz. Ondoren, Precious Platic nazioarteko kolektiboak zabaldutako metodologiaren makinetan oinarria duen Bizigreta aurkeztuko da, plastikoa birziklatzeko mikrofabrika eramangarria.
Tresna honekin, gizakiaren indarra erabiliz, sailkatutako plastikoa lehendabizi birrindu egingo da, gero lortutako galautsa extrusorean isuriko dugu, puntatik plastiko urtutako masa bat lortuz eta horrekin objetu berri bat sortuz.
Bizigreta makina egin duen Nafarroako Protomakers taldeko Joseba Senosiain Guenbe izango dugu tailer honen irakasle eta gidari.
Ez da aurretiko inolako ezagutzarik behar eta ez da beharrezkoa tailerrera datozenak etxetik ezer ekartzea.
Jarduera hau ASTEKLIMA, Klima eta Energiaren Astearen aurtengo edizioaren barruan antolatuko da, Ataungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.
Argazkia: Tabakalera (HorKonpon)