ASTEKLIMA: Fermentazioa
EGUNA: Osteguna, irailak 29.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako.
Elikagai kopuru handiak ekoiztu edo erosi bai, baina ez kontsumitzeak eragin negatibo handiak ditu ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokienez. Eurostat-en datuen arabera, bainera, elikagaien xahubidearen iturri nagusia kontsumitzaileen etxeetan dago, guztiaren %70 inguru sortuz. Gainera, UNEPen kalkuluen arabera, berotegi-efektuko gasen emisio globalaren % 8-10 kontsumitzen ez diren elikagaiei lotuta dago.
Horregatik klima aldaketaren mugimendu transformatzaileen artean garrantzitsua da janariaren kontsumoarekin ere lan egitea eta horretarako erabil daiteken tresna nagusietako bat da
Elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu eta ezartzeko teknika errezenetakoak dira beraien kontsumoa atzeratu ahal izateko kontserba edo fermentuak egitea. Edozein tresna berezirik gabe martxan jartzeko moduko praktika tradizionalak dira, baina herritarrengan galtzear daudenak, tailer hontan berreskuratuko ditugunak.
Tailer honetan era guztietako barazki eta fruta desberdinak erabiliaz fermentazio laktikoa erabiliz janaria gordetzeko aukerak ikusiko ditugu.
Irakaslea Edorta Salvador iruñarra izango da. Okina, fermentazioan aditua eta, besteak beste, Basque Culinary Center-eko irakaslea.
Jarduera hau ASTEKLIMA, Klima eta Energiaren Astearen aurtengo edizioaren barruan antolatuko da, Ataungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.
Argazkia: Tabakalera (HorKonpon)