JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Fermentazioa, BIZIOA!
Janariaren soberakinak murrizteko kontserbazio metodoak ikasiko ditugu, konkretuki, edari fermentatuak egiteko.
Txorientzako etxetxoak (r)
Txorientzako etxetxoaK sortuko ditugu, aurrez laserraz ebakitako egur kontratxapatuzko piezak erabiliz, kolarekin elkartuz eta zure gustura margotuz, etxera eraman eta zure lorategian edo balkoian jartzeko.
Egurrezko seinaleak (r)
CNC fresagailu bat erabiltzen ikasiko dugu, diseinu pertsonalizatuak dituzten zurezko seinaleak sortzeko eta parte-hartzaileek etxera eraman ahal izango dituzte ikastaroa amaitzean.