JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Biomaterialak
Plastikoak edo larruen ordez, hondakin biologikoekin egindako gaiak dira biomaterialak. Tailer hontan, zerorrek egin ahal izango dituzu sagardoa egiteko prozesuaren hondakinekin eta egindakoa etxera eraman.
Fermentazioa, BIZIOA!
Janariaren soberakinak murrizteko kontserbazio metodoak ikasiko ditugu, konkretuki, edari fermentatuak egiteko.