CNC altzarigintza
EGUNA: Larunbata, azaroak 4.
ORDUA: 10:30etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu).
LEKUA: LURLAB Ataun (San Gregorioko Bikario Etxea)
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako.
(Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.)
CNC (Computer Numerical Control edo Zenbakizko kontrol konputerizatua) espresioa, ordenagailu batek kontrolatutako fabrikazio sistemei deitzeko erabiltzen da. Diseinu digital bat egin ondoren, material bat zehazki mekanizatzean datza eta era askotako prozesua izan daiteke: 3D inprimagailu bat, fresagailua, laserraz grabatu edota ebakitzekoa, etab.
Ikastaro hontan, CNC fresagailu batekin egurrari forma emanaz gurpildun kaxa antzeko altzariak egingo ditugu denon artean. Prozesu hortan, fabrikazio modu honen diseinu eta ekoizpenaren oinarrizko ezagutza teoriko eta praktikoa ikasiko dugu.
Laburbilduz: ordenagailuan diseinatutakoa egurrean lantzeko teknika bat ikasiko dugu.
Parte hartzaileek ilusioa, ikasteko gogoa eta arropa egokia eraman beharko dituzte arotzeria tailerrean lan egiteko. Ez da beharrezkoa aurretiazko ezagutzarik.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.