DIY negutegia

EGUNA: Larunbata, azaroak 6.
ORDUA: 10:00etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu + hamaiketakoa).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretiko ezagutzarik behar.

 

Auzolan honetan, gerturatzen den jendearen laguntzarekin, negutegi txiki bat eraikiko da San Gregorioko elizaren muinoaren magalean.

Fabrikazio digitaleko tresnak eta tresna tradizionalak erabiliko ditugu horretarako eta, ahal den neurrian, beste proiektuetarako erabilitako materiala birziklatuz egingo da.

Negutegi honi hainbat neurgailu eta eragingailu erabiliko ditu tenperatura eta hezetasuna automatikoki kontrolatzeko helburuarekin.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina

Next
Next

Elektronika eta programazioa: ARDUINO oinarrizkoa