Elektronika eta programazioa: ARDUINO oinarrizkoa

 

EGUNA: Osteguna, urriak 28.
ORDUA: 18:00etatik 19:30etara (iraupena: 90 minutu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Tailer honetan elektronika eta programazioaren oinarrizko pausoak erakutsiko dira, erabilera anitzeko zenbait zirkuitu ezagutuz eta sortuz.

Horretarako Arduino UNO txartela eta mota guztietako elementuekin (sentsoreak, erresistentziak, LED diodoak, korronte zuzeneko motorrak, serbomotorrak, ...) gure inguruan daukagun elektronika ulertzeko eta egunerokoan erabili ditzakegun gauzak automatizatzeko balioko digu.

Arduino IDE software librearen bitartez txartelean aurrez programatutako kodea sartzeko aukera edukiko dugu txartelari ulergarria zaion programazio lengoaian (C++). Baina programazioaren pausoak errazago egin ahal izateko, tinkercad sofware librea erabiliko da kode hori puzzle moduan osatzeko.

Programazioa eta elektronika gustoko badituzu eta zirkuitu automatikoak sortzeko interesa badaukazu, etor zaitezte tailer honetara.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

 

Argazkia: Unsplash (Harrison Broadbent)

Previous
Previous

DIY negutegia

Next
Next

Entzomari herri-altzariak