Entzomari herri-altzariak

EGUNA: Larunbata, urriak 23

ORDUA: 10:00etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu + hamaiketakoa).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretiko ezagutzarik behar.

 

Enzo Mari (1932-2020) diseinatzaile eta arkitekto italiarra zendu zela urtebete betetzen den astean, omenaldi bat eskaini nahi diogu.

Norberak egiteko moduko diseinuak sortuz heldu zen Enzo Mari mundu mailan ospetsu izatera. Bere aktibismo politiko ezkertiarrari jarraituz, bere sorkuntza zabaldu bakarrik ez baizik eta jendeari moldaketa eta autoeraikuntzarako gonbidapena edo erregua luzatu ohi zien.

Muntaketa sinpleekin altzariak egiteko proiektu bat, leundu gabeko oholak eta iltzeak erabiliz. Oinarrizko teknika bat, edonork egungo produkzio sistemaren aurrean bere gaitasun kritikoa garatu ahal izateko.” dio Enzo Marik. “Nahi duen orok, industriak eta merkataritzak izan ezik, diseinu horiek beraien kasa egiteko erabil ditzake. Egileak ideiak irautea espero du, eta altzari horiek egiten dituztenei eta bereziki haiekin aldaketak egiten dituztenei, argazkiak estudiora bidaltzeko eskatzen die.

Enzo Mariren gonbidapenari jarraituz, zurezko ohol sinpleak eta teknika errazak erabiliz, lurlaben atarirako altzariak diseinatu eta egingo ditugu. Konkretuki, herritarrak eguzkitan epelean egoteko eserlekuak egingo ditugu auzolanean.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

 
Previous
Previous

Elektronika eta programazioa: ARDUINO oinarrizkoa

Next
Next

Oinarrizkoak: CNC fresagailua