Fermentazioa, BIZIOA!

 

EGUNA: Osteguna, irailak 28.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
TOKIA: LURLAB Ataun
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako.

 

Hartzitutako edarien mundu liluragarria ezagutu ezazu 'Fermentazioa BIZIOA!' tailerrean. Tailer honek hartziduraren atzean dagoen historia aberatsean eta zientzian murgilduko zaitu, industrializazioak eklipsatu duen elikagaiak kontserbatzeko antzinako teknikan.

Hartzidura, elikagaien zaporea eta nutrizio-onurak aberasten dituen teknika bat izateaz gain, praktika jasangarri eta kontzienteekin birkonektatzeko modu bat ere bada. Zure sukaldean hartziduraren mundua arakatzen jarraitu ahal izateko tresnak eta ezagutza emango dizkizugu, BIZIO!-ko Maore Ruiz Lizundia-ren eskutik.

Tailer hau BIHARKO OGIA proiektuaren baitan egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin ekonomia zirkularra eta janari-xahuketa murriztea bultzatzen duen jarduera zikloan.

Tailerra amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak norberak egindako edaria eraman ahal izango du etxera, fermentatzen duenean gozatzeko.


Sarrera debaldekoa dauka tailer honek, baina edukiera muga dela eta beharrezkoa da izena ematea, beheko botoian sakatuz eta galdeketa betez.


 
Previous
Previous

Biomaterialak

Next
Next

Fermentazioa, BIZIOA!