Hor Konpon! DIY konponketa tailerra

 

EGUNA: Larunbata, maiatzak 28.
ORDUA: 10:30etatik 13:30etara (iraupena: 3 ordu + hamaiketakoa).
NORENTZAKO: Edozeinentzako.

 

Hor Konpon! egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da.

Lurlab eta Tabakalerak antolatuta, herritarrak autonomoago bihurtzea (do it yourself) eta talde-lana sustatzea (do it together) ditu helburu. Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu nahi ditu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatzearen bidez, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu.

Beraz, arropa, irrati, bizikleta, kremailera edo bestelako edozein traste konpontzeko gai den edonor gonbidatuta dago HorKonpon gunera etortzera. Bestalde, funtzionatzen ez duten gailu guztiak ganbara eta trastelekuetatik atera eta Lurlabera ekartzeko deia egin nahi dugu, parte-hartzaile guztion artean konponduko baititugu.

Hor Konponen parte hartzeko ondoko bi baldintzetako bat (ala biak) bete beharko du edonork: askotariko eskulanen arloan irakasteko zerbait izatea edo ikasteko gogoa izatea. Azken batean, helburua da ahal bezainbeste abilezia eta ezagutza partekatzea, tankera honetako eginkizunak taldean egin ahal izateko: arotz-lanak, joste-lanak, elektrizitate-lanak, mekanikarekin lotutako zereginak, zapaten konponketa, etab.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

 

Argazkia: Tabakalera (HorKonpon)

Previous
Previous

ASTEKLIMA: Fermentazioa

Next
Next

Talde irekia: energia berriztagarriak