Kartoizko etxeak haurrentzat DIY
EGUNA: Asteazkena, abenduak 29.
ORDUA: 17:00etatik 19:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Etxean umeak dituen edozeinentzako.
Denok behar dugu gure espazio propioa, haurrek ere bai. Etxeko txikienak ere eroso sentitu daitezen egin diezaiegun etxe bat!
Tailer honetan, Martin Echeverria Larrañaga Lazkaotar arkitektoaren eskutik, kartoiz eginiko etxea egiteko aukera izango da. Diseinu sinple jakin batzuetatik abiatuz, norberak nahi duen itxura eman eta kartoizko etxea sortzeko parada eskainiko da. Kartoiaren mozketa zehatza egin ahal izateko, laser makina erabiliko dugu. Horrela, diseinu sinplea eta montzeko erreza den egitura bat montatzeko gai izango gara. Ondoren, norberak egindakoa zuen etxeetara eraman ahal izango duzue.
Haurrak ere erosoago sentitu daitezen espazio bat eraikitzeko prest baldinbazaude, animatu zaitez jarduera honetara.
Argazkia: (entrechiquitines)