Txorientzako etxetxoak (haurrekin)

 

EGUNA: Asteazkena, abenduak 29.
ORDUA: 10:30etatik 12:30etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: 6 eta 12 urte arteko haurrentzako, gurasoekin edo gabe.

 

Hotza heldu den hontan, hau da txorientzako etxetxoak eraikitzeko urteko unerik egokiena. Horretarako, zura laserrarekin moztu eta eskuz margotuz apaintzeko tailer polit bat prestatu dugu.

Eguberritako jardueren barruan lantegi berezi bat izango dugu eraikuntza polit hauek egiten ikasteko. Oinarrizko ezagutzak eskuratuko ditugu, hala nola zurezko kaxa bat nola egin, umeek erabiltzeko moduko tintekin nola margotu edo kanpoalderako elementu apaingarriak nola jarri.

Tailer honek hau 6 eta 12 urte arteko umeei dago zuzenduta eta ume bakoitzak laguntzaile heldu bat ekarri dezake, baina ez da beharrezkoa. Bakoitza txorientzako zuen etxetxoa besapean duzuela irtengo zarete!

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa. Umeez gain gurasoak ere etorri nahi baduzue, izena bakoitzak bere aldetik ematea eskertuko dizuegu.

 
Previous
Previous

Kartoizko etxeak haurrentzat DIY

Next
Next

Sortu zure elektrizitatea