Talde irekia: Nekazaritza

EGUNA: Ostirala, martxoak 18.
ORDUA: 17:00etatik 19:00etara.
NORENTZAKO: Ez da aurretiko ezagutzarik behar.

 

Proiektu bat taldean hasteko jende bila bazabiltza edo beste norbaiten ideien inguruan jakinmina eta parte hartzeko gogoa badaukazu, hemen duzu aukera.

Nekazaritzaren arloa lantzeko, ez dago bide hoberik herritarren ezagutzea partekatzea baino. Horretarako, Lurlaben talde ireki bat sortzea proposatzen dugu.

Nekazaritzaren arloan interesa duten pertsonek elkarren proposamenak eta ideiak partekatuz, proiektu interesgarriak garatzeko gunea izango da.

Ez dago egitarauik eta ez dugu lana aurreneko saioan amaituko. Zer egingo dugun, noiz elkartuko garen eta zer behar dugun elkarrekin erabakitzea da proposamena, LURLABeko tresnak eta baliabideak erabiliz proiektu interesgarriak sortu daitezke: negutegiak, baratzeen sentsorizazioa, sistema hidroponikoak, ureztatze automatikoa … eta nahi den guztia sortzeko aukera egongo da.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Hazi bonbak (haurrekin)

Next
Next

Ogia!