Hazi bonbak (haurrekin)

 

EGUNA: Larunbata, martxoak 19.
ORDUA: 10:30etatik 12:30etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: 6 eta 12urte arteko haurrentzako, gurasoekin edo gabe..

 

Laister udaberria hasiko da. Ereiteko aroan gaude.

Nekazaritza eta haurrak batzeko modu koloretsu bezain dibertigarria aurkezten dizuegu, hazi bonbak!

Erabilitako paper eta kartoiarekin emaitza trinkotzeko masa bat egingo dugu, haziak gehitu eta forma ezbedinak emanez. Egun batzuk lehortzen utzi ondoren, prest egongo dira haziak zelaietan banatzeko.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa. Umeez gain gurasoak ere etorri nahi baduzue, izena bakoitzak bere aldetik ematea eskertuko dizuegu.

 
Previous
Previous

Oinarrizkoak: LURLAB-eko makinen ikastaro orokorra

Next
Next

Talde irekia: Nekazaritza