Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina

 

EGUNA: Larunbata, urriak 21.
ORDUA: 11:00etatik 13:00etara (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Ataun (San Gregorioko Bikario Etxean)
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Tailer honetan laserraz ebakitzeko makina zer den, nola funtzionatzen duen eta zertarako erabil daitekeen ikusiko dugu.

CNC edo ordenagailu bidezko kontrol numerikodun makinek diseinu bat ordenagailutik errealitatera eramatea errazten dute, era zehatz batean. Makina honek, ordenagailuan diseinatutako piezak mozteko CO2 laser teknologia erabiltzen du.

Makina hau maiz erabiltzen da hainbat material (egurra, plastikoa, etab.) grabatzeko eta baita sakonera txikiko beste zenbait mozteko ere.

Azkenik, tailer honetan zehar ikastakoa martxan jartzeko eta makina honen erabilpen praktikoak ikusteko, egurrezko kaxa bat eginez amaituko dugu jarduera.

Laserraz ebakitzeko makina ezagutu eta erabili nahi baduzu animatu zaitez tailer honetara.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Altzari-UP!

Next
Next

Gyotaku!