Sortu zure elektrizitatea

 

EGUNA: Asteartea, abenduak 28.
ORDUA: 17:00etatik 19:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Etxean edo etxetik kanpo arrabolan egindako ariketa fisikoa aprobetxatuz edo errekaren indarra aprobetxatuz elektrizitatea nola sortzen den azaltzera datoz Iruñeako Geltoki ekimeneko lagunak.

Autokontsumorako proiektuaren helburua honakoa da: bizikleta eta bizikleta-arrabol batekin edota errekan jarritako ur-errota baten bidez elektrizitatea sortzea da. Ondoren, guk sortutako elektrizitate hori, gure autokontsumorako edo sare elektrikoari energia injektatuz erabili dezakegu. Sortutako energia hori gordetzeko bateriak ere erabil ditzakegu, ondoren autokonsumorako erabiltzeko.

Jarduera honetan, elektrizitate sorgailu bat egingo dugu. Zure erabilerarako elektrizitate sorgailu bat egiteko interesa badaukazu, etorri zaitez jarduera honetara.

 

Argazkia: Energia gara nafarroa (Autoconsumo en bicicleta)

Previous
Previous

Txorientzako etxetxoak (haurrekin)

Next
Next

Kamixetak, zure erara (haurrekin)