Tote bags DIY

 

EGUNA: Osteguna, Urtarrilak 20.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: edozeinentzako.

 

“Tote bag” bezala ezagutzen dira mundu guztiak nahi dituen telazko poltsa sinple hauek. Erosketetara eramateko edo politika millenialaren aldarrikapenak egiteko praktikoa izateaz gain gaur egungo modaren ikono bihurtu diren elementu hauek zerotik hasita egingo ditugu.

Horretarako algodoizko tela bat hartu eta josteko makinak erabiltzen ikasiko dugu hileroko Hor Konpon saioetara etortzen diren jostunen eskutik. Ondoren, koloretako telarekin edo biniloekin poltsak pertsonalizatuko ditugu.

Tailerrera etortzen den bakoitzak, berak egindako poltsa etxera eraman ahal izango du.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

 
Previous
Previous

Lanparak zementuarekin zure erara

Next
Next

Txorientzako etxetxoak (haurrekin)