Lanparak zementuarekin zure erara

 

EGUNA: Osteguna, Urtarrilak 27.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: edozeinentzako.

 

Zementua edo porlana egunerokoan inguruan dugun materiala bada ere oso gutxitan erabili ohi dugu eskulanetarako. Ikastaro honetan eraikuntzaz gain beste gauza txiki nahi, polit eta praktikoak egiteko erabil dezakegula ikusiko dugu.

Horretarako, gainera, birziklatutako materiala erabiliko dugu molde gisa: tomate potoeak, ur boteilak, egur pusketak… Bi orduko ikastaro honetan bakoitzak lanpara bat egingo du eta Lurlabern lehortzen utzi ondoren aste betera etorri ahal izango da.

Eskulanak gustoko badituzu eta era jasangarrian material berri bat ezagutuz zure sormenari atea ireki nahi badiozu, animatu zaitez jarduera honetara.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

 
Previous
Previous

Hor Konpon! DIY konponketa tailerra

Next
Next

Tote bags DIY