Lanparak zementuarekin zure erara

 

EGUNA: Ostirala, Maiatzak 19.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: edozeinentzako.

 

Zementua edo porlana egunerokoan inguruan dugun materiala bada ere oso gutxitan erabili ohi dugu eskulanetarako. Ikastaro honetan eraikuntzaz gain beste gauza txiki baino praktikoak egiteko erabil dezakegula ikusiko dugu. Horretarako, gainera, birziklatutako materiala erabiliko dugu molde gisa: tomate poteak, ur boteilak, egur pusketak...

Bi orduko ikastaro honetan bakoitzak lanpara bat egingo du eta Lurlabern lehortzen utzi ondoren aste betera etorri ahal izango da.

16 urte edo gehiagoko gazte edo helduentzako prestatu dugu tailer hau. Izena emateko email bat bidali behar da info@lurlab.org helbidera.

 
Previous
Previous

Egurrezko seinaleak (r)

Next
Next

3D + gailetak! (haurrentzako)