JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Altzari-UP!
Errotatxo eraikinerako altzari modularrak diseinatzea eta eraikitzea du helburu tailer honek, horretarako tresna digital eta tradizionalez eta erabilitako materialaz baliatuz.
Saguzarrentzako, etxetxoak.
Tailer hontan ugaztun hegalari hauek herri ingurura buelta daitezen etxetxoak egingo ditugu.
Fermentazioa, BIZIOA!
Janariaren soberakinak murrizteko kontserbazio metodoak ikasiko ditugu, konkretuki, edari fermentatuak egiteko.
Paperetik paperera!
Paperetik paperera tailer hontan, 6 eta 16 urte bitarteko umeek ikasiko dute birziklatzearen garrantzia, eta giro sortzaile eta seguru batean dibertituko dira.
Lanparak zementuarekin zure erara
Zementua edo porlana egunerokoan inguruan dugun materiala bada ere oso gutxitan erabili ohi dugu eskulanetarako. Horretarako, gainera, birziklatutako materiala erabiliko dugu molde gisa. Eskulanak gustoko badituzu eta era jasangarrian material berri bat ezagutuz zure sormenari atea ireki nahi badiozu, animatu zaitez jarduera honetara.