Hidroponiaren oinarriak

 

EGUNA: Larunbata, ekainak 8
ORDUA: 10:30etatik 13:30era (iraupena: 3 ordu).
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako

 

Hidroponia lurrik erabili gabe landareak hazteko teknika bat da. Ongarriz aberastutako ur soluzio batean hazten dira landareak, behar dituzten elikagaizak modu eraginkorrago batean xurgatuz.

Tailer honek aukera emango die herritarrei landareak teknika honekin nola hazi eta aurrera egin dezaketen ulertzeko eta esperimentatzeko. Modu hontara, gainera, zientziak eta berrikuntzak nekazaritza-praktika tradizionalak nola eralda ditzaketen ezagutzeko era argia da, baita landareen oinarri-oinarrizko funtzionamendua ikasteko ere.

Hiru orduko iraupena izango duen saioan, hidroponiaz ikasteaz gain, teknologia hau erabiltzen duen sistema bati forma ematen saiatuko gara. Horretarako, LURLABeko fabrikazio teknologiak erabiliko ditugu “altzari” bat egiteko, Errotatxo eraikinean geratuko dena aurrerantzean funtzionamenduan, edozein herritarrek erabiltzeko prest.

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

Oinarrizkoak: CNC fresagailua

Next
Next

Gure eguneroko ogia