Gure eguneroko ogia
EGUNA: Osteguna, ekainak 6
ORDUA: 18:00etatik 20:30era (iraupena: 2 ordu eta erdi)
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako
Lazkaoko OREKA okindegiko okina den Julen Irurzun-ek gidatuta, orduko tailer honetan ikasiko ahal izango duzu egunero erosi eta kontsumitzen dugun produktu hontaz jakin nahi duzun guztia.
Zehazki, ama orrea edo orrantza erabiliz ogiak egiten ikasiko dugu, duela 10.000 urtetik egin ohi den bezala, legami azkar edota bestelako gehigarririk gabe: irina, ura eta gatza bakarrik erabiliaz.
Bakoitzak bere orrea egingo du ikastaro hontan eta etxera eraman ahal izango du, harrotu ondoren norbere labean egosteko. Horretarako tupperware motako edukinontziak (tamaina handikoak ahal bada) ekartzea iradokitzen dizuegu. Era berean, aurretik egindako orre zati bat labean sartuko dugu, ogia egiteko prozesua hasieratik bukaerara ikus dezagun.
Tailer honen ondoren, eguneroko ogia produktu preziatu bihurtuko da zure etxean. Zikindu eskuak eta ikasi, sukaldaritza ere maker delako. Ez da dena katxarreoa izango!
SARRERAK AGORTUTA.