JPG (Jenero Parregarri Gozoa)
EGUNA: Larunbata, abenduak 28
ORDUA: 11:00etatik 13:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Ataun (San Gregorioko Bikario Etxea)
NORENTZAKO: Edozeinentzako
Manex gure lankideren hitzetan: “Tailer bat izan beharrean hamaiketako bat egiteko aitzakia, askotan egin ohi dugun bezala, hamaiketako bat egin genezake tailer bat egiteko aitzakia gisa”.
Duela hilabete batzuk LURLABeko erabiltzaile saltsera batzuei agindu genien JPG (Jenero Parregarri Gozoa) kategoriako spaghetti alla carbonara batzuk prestatzen irakatsiko geniela. Akats handia izan zen: aipatu genienetik etengabe gogorarazi digute eta orain, urtea bukatu aurretik gure, promesa betetzeko unea iritsi da.
Hamaiketako-tailer honetan, sukaldaritza eta ospakizuna konbinatuko ditugu. Sous-vide teknika erabiliz egindako carbonara kosmiko bat dastatuko dugu, aitzakia horrekin nahi duenari nola egin dugun pausoz pauso azalduz. Jarduera informal hau sukaldaritza-teknika interesgarri hau ikasteko eta elkarrekin barre egiteko aukera paregabea da.
Baina inork ez dezala espero ohiko ikastaro majistral bat!!!
Zer da sous-vide sukaldaritza?
Sous-vide teknika janaria hutsean ontziratuta eta tenperatura baxuan denbora luzez egostean oinarritzen da, janariaren zaporea, ehundura eta elikagaiak modu ezin hobean mantentzeko. Ez gara sukaldari profesionalak, ezta adituak ere, baino gure ezagutza umila partekatuko dugu, teknika honetan lehen pausoak ematen laguntzeko.
Urte-amaiera ospatzeko eta eguberri giroan LURLAB Ataun-en izan dugun urte oparoa partekatzeko aukera bikaina da. Gure erabiltzaileei eskerrak emateko eta herritarrei komunitate honetan parte hartzeko gonbitea luzatzeko une aproposa.
Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!