Sous-vide sukaldaritza
EGUNA: Ostirala, urtarrilak 10
ORDUA: 17:00etatik 19:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: Edozeinentzako
Sous-vide sukaldaritza-teknika gero eta ezagunagoa da mundu gastronomikoan, baina oraindik askok ez dute etxean praktikatzen. Tailer informal honetan, teknika honen oinarriak erakutsiko ditugu, erraz eta umore onez: zer den sous-vide, nola funtzionatzen duen eta zein den etxean erabiltzeko tresneria egokiena. Gainera, hainbat plater prestatuko ditugu eta prozesuaren xehetasunak azalduko ditugu pausoz pauso.
Zer da sous-vide sukaldaritza?
Sous-vide teknika janaria hutsean ontziratuta eta tenperatura baxuan denbora luzez egostean oinarritzen da. Horrela, janarien zaporea, ehundura eta nutrienteak modu ezin hobean mantentzen dira. Egoste metodo honek erabateko zehaztasuna ahalbidetzen du, emaitza bikainak lortuz.
Ez gara sukaldaritza profesionaleko adituak, baina gure ezagutza umila partekatuko dugu eta parte-hartzaileek etxean teknika hau praktikatzen hasteko behar duten guztia ikasiko dute.
Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gogoratu alergia edota intolerantziaren bat baduzu galdeketan zehaztea. Gorde zure lekua lehenbailehen!