Puzzleak
EGUNA: Larunbata, urtarrilak 11
ORDUA: 11:00etatik 13:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: Haurrentzako (5-12 urte)
Tailer honetan, haurrek beren marrazkiak sortu eta margotuko dituzte, eta ondoren, marrazki horiek MDF edo kartoizko oholtxo baten gainean itsatsiko ditugu. Gero, laser bidez, marrazkiak puzzle moduan moztuko ditugu, eta haur bakoitzak bere puzzle pertsonalizatua etxera eraman ahal izango du.
Zer erabiliko dugu tailerrean?
Tailer honetan, marrazteko eta margotzeko materialak erabiliko ditugu, hala nola, errotulagailuak eta pinturak. Gainera gure CO2 laser makina erabiliko dugu egindako marrazkiak eta egurra puzzle bihurtzeko. Laser honek aukera ematen du material ezberdinak zehaztasunez mozteko eta grabatzeko, zure diseinu pertsonalak errealitate bihurtuz. Material nagusi gisa 2-3 milimetroko DM egurra erabiliko dugu.
Zer egingo dugu tailerrean?
Lehenik, haurrek beren marrazkiak sortuko dituzte, errotulagailuak, tenperak edo nahi duten teknika eta irudimena erabiliz. Ondoren, marrazkiak egurrezko taulatxo baten gainean itsatsiko ditugu, eta laser ebaketa-makinarekin puzzle moduan moztuko ditugu.
Tailerra 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako dago pentsatua eta, noski, ez da inolako aurretiko esperientziarik behar. Amaieran, bakoitzak bere puzzlea etxera eramango du. Haur bakoitza heldu batekin etor daiteke, baina gogoratu etorri nahi duten guztiek eman behar dutela izena (haur nahiz heldu).
Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!