Laser bitxiak
EGUNA: Larunbata, otsailak 8
ORDUA: 11:00etatik 13:00era (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Mutiloa (Errotatxo eraikina)
NORENTZAKO: Familia guztiarentzako (8 urte edo gehiago)
Tailer honetan material jasangarri eta errazekin bitxi pertsonalizatuak egingo ditugu, gure laser mozgailua eta grabagailua erabiliz. Hemen ez da produkzio industrialik, ezta serieko piezarik: zuk zeuk sortutako diseinu bakarra izango duzu!
DIY (Do It Yourself) bitxigintza norberak diseinatu eta sortzen dituen bitxiak egitean datza, artisau-prozesua eta material jasangarriak erabiliz. Gaur egun, laser bidezko mozketak aukera ematen du diseinu pertsonalizatu eta zehatzak sortzeko, era erraz eta azkarrean. Tailer honetan, diseinu bat nola egin, material egokiak hautatu eta bitxiak muntatzeko prozesua ezagutuko dugu.
Zer egingo dugu tailerrean?
Tailerrean, parte-hartzaileek beren diseinu propioa sortuko dute edo aurrez prestatutako diseinu bat aukeratuko dute abiapuntu gisa. Ondoren, bitxiaren zatiak laser makina erabiliz moztu eta grabatuko ditugu, eta azkenik, bitxiak muntatuko ditugu, osagarri pertsonalizatu bihurtuz.
Zer erabiliko dugu tailerrean?
Bitxiak egiteko, hainbat material xume erabiliko ditugu, hala nola zura, metakrilatoa eta birziklatutako beste elementu batzuk. Laser grabagailua eta mozgailua erabiliz, diseinuak material hauetan grabatu eta moztuko ditugu. Gainera, muntatzeko beharrezko tresnak eta osagarriak izango ditugu, hala nola kateak, kakoak eta lokarriak.
Tailerra haur (8 urtetik gorakoak) nahiz helduentzako dago pentsatua eta, noski, ez da inolako aurretiko esperientziarik behar. Amaieran, bakoitzak bere pitxiak etxera eramango du.
Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!