Oinarrizkoak: 3D inprimaketa

 

EGUNA: Osteguna, otsailak 20
ORDUA: 17:00etatik 19:00etara (iraupena: 2 ordu).
LEKUA: LURLAB Ataun (San Gregorioko Bikarioetxea)
NORENTZAKO: Helduentzako (16 urte edo gehiago)

 

3D inprimaketa fabrikazio digitalaren ikono eta paradigma nagusietako bat da. Teknologia honi esker, nahi dugun diseinu bat errealitate bihurtzea posible da, modu azkar, erraz eta eskuragarrian. Tailer honetan 3D inprimaketaren funtsezko kontzeptuak ezagutuko ditugu, eta diseinu bat nola prestatu eta inprimagailurako nola egokitu ikasiko dugu.

Zer da 3D inprimaketa?

3D inprimaketak objektu bat geruzaz geruza eraikitzea ahalbidetzen du, fabrikazio gehigarria (additive manufacturing) izenez ezagutzen den prozesuaren bidez. Ohiko fabrikazio-teknikekin alderatuta, material gutxiago xahutzen du, eta pieza bakarrak edo pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du. Gaur egun, ingeniaritza, diseinu, medikuntza eta artisautza bezalako sektoreetan erabiltzen da.

Tailer honetan 3D diseinu bat lortzeko modu ezberdinak ikusiko ditugu:

  • Nola sortu zure diseinu propioa software bidez.

  • Diseinu bat non aurkitu eta nola deskargatu.

  • Slicer softwarea erabiliz, diseinua inprimagailurako prestatzen ikasiko dugu.

Zer egingo dugu tailerrean?

Tailer honen helburua parte-hartzaileek 3D inprimaketa prozesu osoa benetan ulertzea da, praktika bidez. Oraingoan, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du, softwarea instalatu eta 3D diseinu bat prestatzen ikasteko. Softwarearen bidez, diseinu bat optimizatuko dugu eta nola bihurtzen den inprimagailuak uler dezakeen kode bihurtzen ikasiko dugu.

Tailerra hasiberrientzat pentsatua dago, eta ez da aurretiko esperientziarik behar. Saioaren amaieran, parte-hartzaileen diseinuak LURLABen inprimatuko dira, eta aste horretan bertan jaso ahal izango dituzte.

Izen-emate irekia da eta musutruk, lekua bete arte, beheko botoian sakatu eta galdeketa betez. Gorde zure lekua lehenbailehen!

Previous
Previous

Lanparametrikoak

Next
Next

Laser bitxiak