Oinarrizkoak: LURLAB-eko makinen ikastaro orokorra
EGUNA: Osteguna, martxoak 24.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.
LURLAB-en erabiltzeko moduan dauzkagun tresnen artean, fabrikazio digitaleko tresnak dira berezienak: 3D inprimagailua, laserraz ebakitzeko makina, biniloa mozteko makina, fresagailua...). Tresna hauek ordenagailu bidez egindako diseinu bat euskarri fisikoan gauzatzeko aukera ematen digute.
Laborategi digital ireki hau, edozeinek ia edozein gauza egiteko lekua da. Horretarako, proiektuetan sartu aurretik makinen erabilera eta zein baldintza bete behar diren jakitea komeni da. Tailer honen helburua horixe bera da, LURLAB-en dauzkagun makinak erbiltzen ikastea, proiektuan sartu aurretik zein diseinu baldintza dauden ikusteko.
Makina hauek nola funtzionatzen duten interesatzen bazaizu, eta tresna hauei lotutako fabrikazio tekniken inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, parte hartu tailer honetan eta utzi iezaiozu zure imaginazioari itxura hartzen.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.