Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina
EGUNA: Osteguna, azaroak 10.
ORDUA: 18:00etatik 19:30etara (iraupena: 90 minutu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.
Tailer honetan laserraz ebakitzeko makina zer den, nola funtzionatzen duen eta zertarako erabil daitekeen ikusiko dugu.
CNC edo ordenagailu bidezko kontrol numerikodun makinek diseinu bat ordenagailutik errealitatera eramatea errazten dute, era zehatz batean. Makina honek, ordenagailuan diseinatutako piezak mozteko CO2 laser teknologia erabiltzen du.
Makina hau maiz erabiltzen da hainbat material (egurra, plastikoa, etab.) grabatzeko eta baita sakonera txikiko beste zenbait mozteko ere.
Laserraz ebakitzeko makina ezagutu eta erabili nahi baduzu animatu zaitez tailer honetara.
Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.