Margotu zure erropa!

 

EGUNA: Asteazkena, urtarrilak 4.
ORDUA: 17:30etatik 19:30etara (iraupena: 2 ordu).
NORENTZAKO: Edozeinentzako. Haur nahiz heldu.

 

Eguberri garaian ohikoa da erropa oparitzea eta erropa berriarekin, lehengoak alde batera utzi ohi ditugu, zaharkituak geratu direlako edo aspertu egin garelako.

Tailer honetan erropa zaharrei bizi berri bat ematea proposatu nahi dizuegu, diseinu elegante edo dibertigarriak gehituz.

Horretarako, biniloak mozteko makina erabilita stencil edo plantilla batzuk egingo ditugu, diseinu edota letra desberdinekin, ondoren margoak erabiliz erropa pertsonalizatzeko.

Ezinbestekoa izango da norberak etxetik pertsonalizatu nahi duen erropak ekartzea: kamiseta, aurremantal, alkandora, … nahi duzuena!

Izena emateko sakatu beheko botoian eta bete galdeketa.

Previous
Previous

3D + gailetak! (haurrentzako)

Next
Next

Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina