EGUNA: Ostirala, irailak 29.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
TOKIA: Sagardo Etxea - ASTIGARRAGA
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako.

 

Proposatutako tailerrean elikagaien hondakin organikoak erabiliaz (naranja eta tipula azala, arraultza oskola, sagar eta mahats patxa, kafe hondarra ...) bioplastiko, biolarru eta biozeramika sortu daitezkeela ikusiko dugu eta prozesua zein den azaldu.

Ondoren, sagar patxa oinarritzat hartuta bioplastikoa sortzeko errezeta bat sukaldatuko dugu.

Mirari Errondosoro (Kimuri) -k gidatutako jarduera honetan, teknika hori erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak biomaterialak egin eta zati bat etxera eraman ahal izango du.

Sarrera debaldekoa dauka tailer honek, baina edukiera muga dela eta beharrezkoa da izena ematea, beheko botoian sakatuz eta galdeketa betez.


 
Previous
Previous

Saguzarrentzako, etxetxoak.

Next
Next

Fermentazioa, BIZIOA!