Talde irekiak.

 

Proiektu bat taldean hasteko jende bila bazabiltza edo beste norbaiten ideien inguruan jakinmina eta parte hartzeko gogoa badaukazu, hemen duzu aukera.

Talde irekiak, izenak dion bezala, interes komun baten inguruan erregularki biltzen diren herritaren multzoak dira. Batzuen eta besteen ezagutza eta esperientziak aberastuta, auzolanean eta interes komunarekin egitea esperientzia atseginagoa eta emankorragoa izaten da!

Parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar. Saioak ez daukate egitarauik eta taldeak erabaki ahala egingo dute aurrera. Erabiltzeko moduan, LURLABeko tresnak eta baliabideak, gure laguntza ere bai noski eta tea/kafea + mokadutxoren bat gure kontu.

Martxan dauden gaietatik aparte talde berri bat irekitzeko deialdia egin nahi baduzu, ondoko botoia sakatuta bidal dezakezu zure proposamena.

Andoni Munduate Dorronsoro Andoni Munduate Dorronsoro

Energia berriztagarriak

Talde ireki honetan, denon artean, energia berriztagarriek inguruan katxarreatuko dugu, plaka fotovoltaikoak, haizearekin edo urarekin mugitzen diren elektrizitate sorgailuak eta abar denon artean eginez.

Read More
Andoni Munduate Dorronsoro Andoni Munduate Dorronsoro

Nekazaritza

Talde ireki hontan nekazaritzarekin erlazionaturiko proiektutxo teknologikoak pentsatu eta gauzatuko ditugu: baratzeen sentsorizazioa, sistema hidroponikoak, ureztatze automatikoa, … eta nahi duzun guztia!

Read More