Zer da LURLAB?

 

LURLAB landa eremuko makerspace edo laborategi digital ireki bat da; herritarrek elkarlanean era guztietako objektuak fabrikatzeko tresna tradizional zein digitalak, laguntzaile adituak eta ezagutza elkartzen diren espazio fisiko bat.

Bertan teknologia berrien erabilera sustatuz ingurunea zaindu, talentu gaztea landa eremuan geratzeko aukera erakargarriak sortu eta belaunaldien arteko lankidetza proiektuak garatu nahi dira, tokiko ondarea ezagutarazi eta balioesteko.

Makerspace guztietan bezala, proiektuak norberak edota besteekin elkarlanean egitea da nahi dena, tresna eta ezagutzak erabiliz, sortuz eta zabalduz, esperimentazioa ardatz hartuta.

 

LURLAB is a rural makerspace or digital laboratory; a physical space where traditional and digital tools, expert assistants and knowledge converge for the collaborative making of all kinds of objects and projects.

By using modern and ancient fabrication technologies, it seeks to take care of the environment, attract young talent to the rural areas and promote collaboration across generations in order to preserve and spread local heritage.

Same as in every makerspace, the aim is to make projects by yourself or with others, with tools and help, creating and spreading knowledge, based in experimentation.

Non gaude?


Bikario Etxea eraikina
San Gregorio Auzoa 3
20211 ATAUN (Gipuzkoa)

Ordutegia

Ostegunetan eta ostiraletan:
10:00 - 14:00 eta 15:00 - 19:00

Larunbatetan:
10:00 - 14:00

 
 

Lantaldea

 

Andoni Munduate Dorronsoro
koordinatzailea

Ataundarra eta proiektu kudeatzailea. Hainbat enpresa eta erakunderentzako lan egin ondoren, ATARI Kultura Arkitektonikoa eta Food Hack Lab elkartea zuzentzen ditu gaur.

LINKEDIN

Eñaut Ezkurdia Muñoa
teknikaria

Tolosarra eta Euskal Herriko Unibertsitatean Ingeniaritza Elektronikoan Graduatua, kotxeak era autonomoan gidatzeko sistema bat garatuz egin du gradu amaierako tesia.

LURLAB laborategiko teknikaria da eta erabiltzaileei proiektuetan lagundu eta ikastaroak emateko ardura du.

LINKEDIN

Naia Querejeta
mediazioa

Hondarribiarra. Diseinua, kultura eta sormenaren inguruko proiektuen ikerkertzaile, hedatzaile eta kudeatzailea.
Gaur egun, LUPA elkarteko zuzendaria eta Aló Idazkaritza Birtuala enpresako arduraduna da.

Espazioko eta erabiltzaileen arteko harremanak ehundu eta nazioarteko antzeko espazioen sare hasiberria sortzen lagunduko du.