LURLABen zure asmoak gauzatzeko tresneria zabala aurki dezakezu. Horien hartean nagusienak:

  • Laserraz grabatu edota mozteko makina.

    Mota honetako makinek laser argia sortzen dute, oso estu eta bizia dena, eta honi esker hainbat materialen gainean irarri dezakegu eta, indar gehiago emanaz, materiala ebaki ere bai.

    Adibide gisa aipatzearren, toxikorik gabeko plastikoak (metakrilatoa, polipropilenoa eta abar, baino ez PVCa) edota egurra grabatu edo moztu ditzakegu.

    Konkretuki, Orion Media Tech (OMTech edo OMT bezela ere ezagutzen dena) markako makina dago erabilgarri. CO2 hodi batekin sortzen du 100 watt-eko potentziadun makina eta 600x1000 mm-ko lan-azalera du.

  • CNC fresagailua

    CNC, “Computer Numerical Control” teknikaren akronimoa da. Makina-erreminta baten erabilera automatizatzeko sistemei egiten die erreferentzia. Beste era batera esanda: diseinu digital bat ordenagailuz kontrolatutako makina baten bidez material batean gauzatzen duen sistema bat da.

    Fresagailua, berriz, taladro edo zulagailu baten antzeko makina bat da. Taladroak ez bezala, dimentsio batean (barrura edo kanpora) ezezik beste bitan (ezker-eskubi eta gora-behera) mugi daiteke. Honekin material bati forma ematea lortzen da, zuloak eginez edo materiala moztuz.

    CNC fresagailua, beraz, ordenagailuz kontrolatutako fresagailu bat baino ez da: diseinu digital bat material bati (kasu honetan: plastiko, egur eta burdinik gabeko metalezkoa) forma emateko.

    Konkretuki, Yeti Tools empresaren Smartbench fresagailua daukagu, 2500x1250mm dituen taula oso bat lantzeko modukoa.

  • 3D inprimagailuak

    Hiru dimentsiotako diseinu digital bat gauzatzen dute makina hauek. Mota askotakoak daude, baina gure kasuan Fused Deposition Modeling edo FDM sistema erabiltzen dute, material desberdinetako filamentuak era kontrolatuan urtu eta geruzaka zeozer erakitzen dute.

    PLA, PETG edota TPU bezalako plastikozko hariak erabiltzen dituzte makina hauek objektuak egiteko. Plastiko bakoitzaren arabera, prozesua errazagoa edota zailagoa izango da eta emaitzak ezaugarri desberdinak edukiko ditu: beroa hobeto edo okerrago jasan, malguagoa izan eta abar.

    Gure kasuan, Artillery markako Sidewinder X1 edo SW-X1 modeloko bi inprimagailu dauzkagu. Bakoitzak 30x30eko azalera batean eta 40mmko altuera duten piezak egin daitezke gehienez.

  • Plotter

    Ordenagailuz kontrolaturiko makina hauek plastiko, papel, tela edo beste hainbat materialetako geruza finak ebakitzen dituzte, diseinu digital baten arabera.

    Honekin moztutako binilo termofusibleak, adibidez, kamiseta edo poltsa batzuk norberak egindako diseinuekin pertsonalizatzeko erabil daitezke. Beste erabilera bat: papera ebaki edo tolesteko markak egitea, tolestu eta origami figuratxoak egiteko.

    LURLABen daukaguna Cricut markako Maker 3 plotter edo mozkailua da. 330 mm arteko zabalera eta 3,66 m arteko luzera duen materiala erabil daiteke.

  • Josteko makinak

    Deskribapen handirik ez dute behar makina hauek. Gure kasuan Alfa, Broder eta Singer marketako hiru makina dauzkagu edozeinek erabiltzeko moduan.