Gyotaku!

 

EGUNA: Larunbata, irailak 30.
ORDUA: 11:00etatik 13:00etara (iraupena: 2 ordu).
TOKIA: LURLAB Ataun.
NORENTZAKO: 6 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako.

 

Gyotakua japoniar jatorriko metodo artistiko tradizionala da, itsasoko bizidunak tintaz busti eta zigilu baten moduan haien irudia inprimatzen duena. Estanpazio modu hau erabiltzen zuten arrantzaleek beren arrantzaren erregistro bat egiteko, saltzeko prestatuta zituzten arrainak merkatuan erakustsiz. Katalogo moduko bat zen, eta da, itsas biodibertsitatea ezagutzeko aukera ematen duena, arte- eta artisau-hurbilketa batetik abiatuta.

Mirari Errondosoro (Kimuri) -k gidatutako jardue honetan, teknika hori erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak poltsa bat inprimatu eta etxera eraman ahal izango du. Zer arrain ditugun ezagutu eta katalogatuko dugu.

Sarrera debaldekoa dauka tailer honek, baina edukiera muga dela eta beharrezkoa da izena ematea, beheko botoian sakatuz eta galdeketa betez.


 
Previous
Previous

Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina

Next
Next

Saguzarrentzako, etxetxoak.